2015(e)ko martxoaren 29(a), igandea

EZER BAINO LEHEN

EUSKARAREN HISTORIAN MURGILDUZ

     Ebaluazio honetan euskararen historian murgilduko gara. Gure historiaz eta etorkizunaz hitz egiteko gaitasuna izateko , lehenbizi nor garen eta nondik gatozen jakin behar dugu. Ezagupenak bilduko dituzue gure errealitatearen zergatiak ezagutzeko, errealitate horretan  eragina izateko.

     Taldean arituko gara lanean, lauko taldetan. Talde bakoitzak euskara hizkuntzaren historia laburra osatu beharko du.

     Irakasleak emango dizue paperezko euskarrian lan egiteko oinarrizko materiala multzoa, eta iturri ezberdinetako materialak eta informazioak erabiliaz gelaren aurrean aurkezpen bat egin beharko duzue.

     Taldean aritzeko googelek duen DRIVE tresna erabiliko dugu.Talde bakoitzak bere materiala guztia partekatuko du Driveren bitartez. Gelan egindako lana taldekide eta irakaslearekin partekatu eta Drivean gordeko duzue eta WORD formatoko dokumentuetan egingo duzue lan.

     Taldean erabaki beharko du talde aurreko aurkezpena nola azaldu nahi duen. Aukera anitzak dituzue: 
     
     1.- BIDEOA (ahotsa eta argazkiekin; marrazki eta ahotsa zein musikarekin...)
     2.- PPT bidezko aurkezpena

     3.- Ormirudia eta ahozko aurkezpena...
     
     Sormena eta originalitatea baloratuko dut. Eta lan kooperatiboan trebatuko zarete.

     Bukarean gure hizkuntzaren egoeraz arituko den testu bat ere sortuko duzue. Horretan gaur egun ematen den fenomeno bat aurkeztu eta fenomeno horren zergatiak aztertuko dituzue.


Euskararen historiaz arituko gara:



2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

Harri eta herri.

Oraingoan MOVIE MAKER  eta AUDACITY tresnak erabiliaz bideo-poema bat sortzeko aukera izango duzue.
Harri eta Herri liburutik hartutako bi olerkien bideo poema entzu eta ikusi aurretik.


Ondoren:
1.-  Susa argitaletxeak sarean dituen XX eta XXI.mendeko olerkien artean bat aukeratu.
2.-  Audacity programa erabiliaz grabatu zure ahotsa olerkia irakurtzen.Lasai, lehenengoan ez bazaizu ondo atera...errepikatzeko aukera dago!
3.- Olerkiarekin ondo datozen argazkiak internetetik aukeratu....baina gogoratu...ez edozein, erabiltzeko baimena duten horiek bakarrik.
4.- Zabaldu movie maker eta sartu argazkiak...ordenatu...
5.- zure ahotsa gehitu...musikarekin nahi baduzu.(Hau ere baimendua izan beharko da.
6.-Izena hjarri proyektuari..
7.- Editatu.

Nola geratu da?Ikus dezagun ....

2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea

Bilbo atzo eta gaur.

Ikusi colagea eta bideo txiki hau. Nolako aldaketak gertatu dita Bilbo hirian? Zergatik? Zein dira Bilbo hiriaren aldaketen arrazoiak?



2015(e)ko otsailaren 22(a), igandea

Elkarreraginezko eleberriak

Aurten , 2.mailako ikasleek elkarreraginezko eleberriak idatzi dituzue. Jaso ditudan lanen artean hemen hiru dituzue irakurtzeko moduan. Laister zuen iritzi testuak ere argitaratuko ditugu.

2015(e)ko otsailaren 15(a), igandea

EUSKARAREN HISTORIAN MURGILDUZ

Gelan erabiltzen dugun hirugarren liburuxkan euskararen historiarekin egiten dugu topo.Oraingoan aztertuko dugu zergatik iritsi zaigun euskara hizkuntza gureganaino, eta horretarako hiru bideo izango ditugu aztergai.Ondoren galdetegia erantzun.