DEKLINABIDEA Deklinabidearen erabilera lantzeko ikusi ondoren agertzen den dokumentua. "Berdin site" site-an aurkitu dut eta argia da , irudien bitartez deklinabide mugagabearen erabilera azaltzen da bertan.
KORRIKA 20
2017.urtean 20.korrika ospatuko da martxoaren 30etik aurrera. Aurtengo mezua, euskara bat eta guztiona da bat, eta zuk ...batzuk. Mundu oso bat osatzen dugu euskal hiztunok, nik eta zuk, mundu bat mundu batzuk...Kultura unibertsalaren barruan kokatzen da.
Edizio honetako omenduak SORTZAILEAK izango dira, korrikaren sortzaileak hain zuen ere. Duela 37 urte, 1980.urteko AEK-ko langileak eta laguntzaileak omenduko ditu aurtengo korrikak.
Korrika munduan zehar ospatzen ari da. Munduan diren beste herrialde askotan ari dira 20. korrika ospatzen. Sakatu hemen ikusteko.
Ibilbidea Martxoaren 30ean Otxandion hasiko da eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean.Baina horrez gain korrika kulturala ere ospatuko da begiratu hemen.
Hona hemen korrikaren kanta hiru formato ezberdinetan:
Azken urteetan bezala aurten ere eleberriak edo nobelak idatzi dituzte gure 2 DBH mailako ikasleek. Denetarik izan dugu, oso eleberri luzeak eta horren luzeak ez direnak.
Guztiak interesgarriak, zalantzarik gabe.
Oraindik zenbait zuzenketa falta zaizkigu egiteko, baina zalantzarik gabe behar- beharrezkoa dugu taldean zer egin den ikustea eta hausnarketa egitea.
Horretarako Calaméo-k eskaintzen duen tresna paregabea erabilita hemen ditugu gure ikasleen lanak.
Zabaldu liburuxkak eta gozatu!
Zure iritzia jakin nahi dugu.
Lana irakurri ondoren zure iritzia bidali ondoren agertzen den galdetegia erantzunez.
Eta lan egiteko beharrezkoa dugun gida liburua aurkezten dizuet. Gelan badugu arloko liburua eta paperezko euskarriko materiala, baina ... nola egingo dugu lan?
Helbide horretan bakarka zein taldean lan egiteko sarean dauden tresnaak topatuko dituzue.Lan berri batekin hasiko gara, eta horretarako behar beharrezkoa duzue helbide elektroniko berrian sartzea.
Gelan landu genituen, baina batzuek arazoak izan zenituzten. Horregatik, hona hemen helbide eta tresna berriekin lan egiteko TUTORIALA.
EUSKARAREN HISTORIAN MURGILDUZ Ebaluazio honetan euskararen historian murgilduko gara. Gure historiaz eta etorkizunaz hitz egiteko gaitasuna izateko , lehenbizi nor garen eta nondik gatozen jakin behar dugu. Ezagupenak bilduko dituzue gure errealitatearen zergatiak ezagutzeko, errealitate horretan eragina izateko. Taldean arituko gara lanean, lauko taldetan. Talde bakoitzak euskara hizkuntzaren historia laburra osatu beharko du. Irakasleak emango dizue paperezko euskarrian lan egiteko oinarrizko materiala multzoa, eta iturri ezberdinetako materialak eta informazioak erabiliaz gelaren aurrean aurkezpen bat egin beharko duzue. Taldean aritzeko googelek duen DRIVE tresna erabiliko dugu.Talde bakoitzak bere materiala guztia partekatuko du Driveren bitartez. Gelan egindako lana taldekide eta irakaslearekin partekatu eta Drivean gordeko duzue eta WORD formatoko dokumentuetan egingo duzue lan. Taldean erabaki beharko du talde aurreko aurkezpena nola azaldu nahi duen. Aukera anitzak dituzue: 1.- BIDEOA (ahotsa eta argazkiekin; marrazki eta ahotsa zein musikarekin...) 2.- PPT bidezko aurkezpena 3.- Ormirudia eta ahozko aurkezpena... Sormena eta originalitatea baloratuko dut. Eta lan kooperatiboan trebatuko zarete. Bukarean gure hizkuntzaren egoeraz arituko den testu bat ere sortuko duzue. Horretan gaur egun ematen den fenomeno bat aurkeztu eta fenomeno horren zergatiak aztertuko dituzue.