Egungo gazteak oso trebeak izan oi dira tresna digitalak erabiltzen.Abilezia handiz bilatu eta jaso egiten dituzte bere mobiletan nahi beste informazioa, eta gainera berehala.Oso erakargarria da!
Irakaskuntzan tresna digitalak erabiltzeko urratsak eman dira, eta bide horretan gela edo ikasgaietako blogak berebiziko garrantzia dute.Zer topatuko dugu Blogetan? Irakaslearen lana baino ez da izango edo ikasleek ere izango dute lana eta prestakuntza kudeatzeko aukera?
Blogak tresna ezin hobea dira. Zertarako? Arlo ezberdinetako ikasgaiak modu atseginagoan lantzeko . Alde batetik, irakasleak bere arloko ikasgaiak aurkezteko bide erakargarriagoa izango du PPT aurkezpenak edo bideoak jarriaz, edo beste mota batetako aurkezpenak eginez, asko baitaude. Bestetik, ikasleak gelan prestatu eta burututako lanak aurkezteko erakuslehio paregabea da bloga.
Ez hori bakarrik, gelan ez daudenean ere interesgarriak izan daitezkeen proiektuen berri izan ditzakete. Eta tresna ezin hobea irakasleak emandako azalpenen osagarri.Zergatik? Blogaren bitartez irakasleak gelan azaldutakoa "eskegi" ahal du sarean, gelan landu duena sarean jarri, gelako ariketak eta erantzunak, eta gehiago... estekekin osatu eta hobetu. Honen bitartez irakasleak ikasketa prozerzua hobetzeko interesgarriak diren beste baliabide eta helbide gehitu ditzake.
Eta gurasoak? Guresoentzat ere oso tresna interesgarria da bloga.Honen bitartez gurasoek jakin dezakete gelan egindakoa; azalpenak non aurkitu, adibideak ikusi, ariketa sorta izan ikasitakoa praktikatzeko. Eta noski, seme-alaben lan bikainak ikusteko aukera paregabea izango lukete.
Gaztetxoek errez lotzen dira ordenagailuan egin beharreko zereginetan: informazio bilaketak, wikiak proposatutako ariketetan, bideoak ikusi agindutako lanak egiteko, gelan besteek egindako lanak ikusi eta baloratzeko, edota iritziak argitaratzeko.
Primerako tresna da, gaurkoa, gure ikasleek oso ondo ezagutzen dutena...eta guk jakin behar dugu etekina ateratzen.